72 Txikitako jolasak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Txikola da haurra zenean jolasten ziren jokoetako bat. Makil motz bat zuritu eta luzeagoa zen beste batez urrutira botatzean zetzan jolasa eta urrunen botatzen zuenak irabazten zuen. Neska eta mutilak elkartzen ziren igandero. Utzita zegoen etxe batean elkartzen ziren,»Harrikoetxea»n, egun familia bat bizi da han. Kalean elkartzen zirenean pilotan ere aritzen ziren, baina ez gehiegi, eta harrapaketan ere jolasten ziren.