67 Gerra garaiko oroitzapenak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Kanoikada batez etxea eta bertakoak hiltzeko zorian egon zirela kontatzen du. Baserrian umeak zeudela jakinarazi zietenean tirorik ez egitea erabaki omen zuten. Frankoren aldekoek arma asko zituztela dio eta ondoko korta batean hirurogeita hamar bat soldaduk lo egiten zutela gogoratzen du. Mendian zegoen gaztelu batean bandera bat jarri zuten eta preso zeudela ulertu zutenez, haiengana joan ziren. Hurrengo egunean eskuzko bonbekin jaitsi ziren. Ondoko kortan gordeta zeuden soldaduak Errioxako gudariak ziren.