64 Karlistak eta frankistak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Ondoko etxe bat erre zenean, erre-hondakinak ateratzen ibili zirela, zutabe huts baten barruan karlisten fusilak topatu zituzten ezkutaturik. Bere osabak Gerra Karlistaren inguruko istorio asko zekizkien eta jende asko geratzen zen bere inguruan entzuten. Inguruan Karlista etxe ugari ziren eta hauek izendatzen ditu. Gerran desagerturiko jende asko dago zonaldean eta auzokide bat frankistengandik hilerrian izkutatu zela kontatzen du. Frankista mordoa egon dela ere esaten du.