60 Aste Santuko gurutzeak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Aste Santuan gurutzeak egiten zituzten sahatsarekin. Egun txikiak egiten dituzten arren, garaian handiak ziren eta sahatsa labanaz zuritu eta zulo bat eginda makila bat bestearen barruan sartzen zuten. Nekazari bati soroan jarritako gurutzeak erori eta kaletik haserre bakarrik hizketan joaten zela kontatzen du pasadizo gisa. Beste arreba batek dozena bat gurutze egin eta ingurukoei oparitzen omen zizkien.