56 Gabonetan etxez etxe kantatzen ibiltzen zirenekoa

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Urteberri egunean kantuan ibiltzen ziren, errondan. Beheko auzoan goldea bizkarrean hartzen zuten. Herriko beste etxe batera txokolatea prestatzera joaten ziren ondoren eta etxez-etxe ibiltzen ziren kantuan. Urte batean bere etxean anaia jaioberria zutela, etxera etorri ziren kantatzera. Ama lotan zelarik, amandrea irten zen kantuan gerturatu zirenak uxatzera. Urteberri egunean eta Gabonetan egiten zen eta kantuan irteten zirenak gizonezkoak ziren. Behin, asto bati kanpai bat lotu eta gau osoan astoa zarataka ibili zela kontatzen du eta beste batean gurdia maldan behera bota zutela kontatzen du.