50 Ibabeko Bertaren kondaira

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Antzinaroan, gizonezko eta emakumezko bat ezkontzen zirenean, emakumezkoak jauntxoarekin igaro behar omen zuen lehenengo gaua. Egoera horren aurrean, Bertak gorputz guztia estali zuen. Jauntxo hau kondea omen zen eta Aramaio inguru guztia berea zela diote. Konde honen etxea bota zuten arren, dorrea mantentzen da.