42 Etxeko ogia

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Ogiaren orea egiteko, legamia eta ur beroa behar dira. Orea zapi batez estali eta harrotu egiten da. Etxe batean eta bestean egindako ogien arteko aldea handia dela dio Ferminek, bere osaba batek izugarrizkoak egiten omen zituen. Gogora ekartzen du nola garaian esaten zen ogia egiterakoan izerdi egin behar zela, honek, asko oratu behar dela esan nahi duela argitzen du.