36 Baso-ustiapena eta egurra

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Iratxea banatzeko, partitu beharreko zatiak egin ondoren, karta bitartez egiten zuten zozketa. Egurra lortzeko zaila zuten herrian, ez baitzegoen sortarik, izan ere, basoak jabegoa zuen. Basoa sei edo zazpi sailetan banatuta omen dago. Etxean diruari ematen zioten lehentasuna eta, hori dela eta, haiek zuten egur urria okindegiari saltzen zioten. Ondorioz, neguan nekez zuten egurra etxea berotzeko. Gaztainak bakoitzak bereak jasotzen zituen. Gogoratzen du bazela morkotsak ortutsik zapaltzen zituen gizon bat.