35 Batzarrak eta auzolana

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Batzarrak auzoka egiten ziren. Bideak konpondu behar zirenean eta antzerako eginbeharretarako biltzen ziren. Haien auzoko eta ondoko auzoko batzarrak mendiko toki zehatz batean egiten zituzten. Bideak konpontzen ziren ala ez egiaztatzeko. Makilak jartzen ziren lurrean. Hauek alanbre zati bat zuten eta, horrela, noiz garbitzen ziren jakiterik zegoen. Bideak garbitzea auzolanean egiten zen eta hauetan jardutea derrigorrezkoa zen. Etxeberriak dio auzolanean parte-hartzen ez zuenari ez zitzaiola isunik jartzen baina, bideak konpontzerakoan, «kuartillo bat» (pinta-erdi) ardo edaten zutela. Normalean auzolan bat egiten zen urtean. Hala ere, beharraren arabera maiztasuna areagotu zitekeen (fenomeno meteorologikoek eraginda, esaterako). Bideak egoera onean izatea beharrezkoa zela azpimarratzen du, honek bermatzen bait zuen gurdiak ondo ibiltzea. Anekdota moduan kontatzen du nola, behin, gurditik harria jausi zitzaiola eta, berriro ere kargatu behar izan zuenez, gaueko ordu batetan iritsi zela etxera.