28 Auzolana eta Junta Administratiboa

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Auzolana garaian gauza asko konpontzeko modu bakarra zen. Herrira ailegatu zenean auzolana egiten zuten herria garbitzeko, jaiak antolatzeko eta garbitzeko… Ondoren, administrazioak hartu zuen lan hau eta saretzea ahuldu egin zuen bere ustetan. Egun jendeak auzolanik egin nahi ez duela dio. «Autogobernurako» batzarrak eta Junta Administratiboa defendatzen ditu. Elosun batzarren bitartez antolatzen dira eta gazteek ere erreleboa hartu dute. Diputazioak Junta Administratiboetara zuzenduriko diru partidetatik ateratzen dute dirua. Udalak ere lagundu egiten ditu. Horretaz gain, herritarrek ere zerga txiki bat ordaintzen dute.