27 Erditutako emakumeak teila buruan

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Teilaren inguruko beste ikerketa bat egin zuten. Baserria ezagutzen den moduan, XVI. mendetik aurrerakoa dela esaten du. Egitura hori gai zen teilazko teilatu bat jasateko. XIII. mendean dagoeneko badago teilen existentziaren dokumentazioa. Teila babesteko elementu bat dela dio. Honekin loturik, emakumeak, erditu ostean, ezin ziren etxetik irten lizunak zirelako. Elizatik igaro behar zuten berriro ere egunerokotasun arrunt batera itzuli ahal izateko. Irtenbide gisa, buru gainean teila bat jarri eta zapiaz lotzen zuten, babesturik eta teilatupean zeudela adierazteko. Teilaren sinbologia oso zabala dela dio. Mugarri baten azpian teila bat jartzen zen lehen lekuko gisa. Honen arrastorik topatu ezean, mugarri hori lekuz aldatu dela salatzen du.