27 Auzokideen arteko jolasak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Inguruko auzoetako herritarrekin ondo moldatzen zirela dio. Mendian elkartu eta jolasean ibiltzen ziren. Jolastoki bat egin zuten eta dirua jokatzen zuten. Jokoan sarien edo irabazien balio ezberdinak definiturik zituzten: txakur txikia, txakur handia, “erriela” (erreala) eta “pezetia” («pezeta»). Hauen balioak azaltzen ditu ostean: txakur txikia, txakur handiaren erdia zen. Txakur handia pezeta eta hamar zentimo ziren. “Erriela”, bi txakur handi eta txakur txiki bat zen.