23 Auzokideekin harremana

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Arraburu baserria Arraga auzoan dago. Jaiegunetan jaisten zen kalera. Auzoan, sagardotegiaz gain, hiru baserri zeuden, gaur egun lau daude. Bere aitak auzoko baserri batekin egin zuen lurralde trukea azaltzen du. Beste auzokide bat denboraldi batez haserretu egin zen bere lursaila erabiltzen zutela uste zuelako baina, halere, egun ondo moldatzen dira.