22 Ofizioak eta zerbitzuen arteko oreka

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Bera ailegatu eta bere espazioa zabaldu zuenean, ordurako ez zegoen ofiziorik. Bentazar ere garai hartan zabaldu zuten berriro ere. Landetxeen sorrerarekin bat gertatu zen hau. Herria orekaturik dagoela dio. Beharrezko zerbitzuak ase izateaz gain, industria, abeltzaintza eta nekazaritza eta egitura-kulturalak ditu. Jarduera ezberdin guzti horiek izatea herri aberatsa izatearen sinonimo dela dio. Oreka horretan nekazariek eta abeltzainek duten garrantzia ere azpimarratu eta azaltzen du.