19 Artzain lana neguan

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Neguan lan egitea gogorra zela dio, behi, ahuntz, behor eta ardi asko zituzten eta zaila zen denak zaintzea. Haurdun zeuden ardiak etxean izaten zituen, antzuak, berriz, mendira bidaltzen zituen eta galdu egiten ziren. Galdutako ardiak bilatzeko izandako gorabeherak eta pasadizo batzuk kontatzen ditu. Horretaz gain, zuhaitzak mozten zazpi urtez lan egin zuen mendian. Ardiek eta behorrek elurra iragartzeko gaitasuna dutela esaten du.