16 Soldaduska Donostian egin zuenekoa

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Donostian egin zuen soldaduska Ferminek. Hilabete guztian hogei pezeta besterik ez zizkioten ordaintzen. Etxetik ogia eta urdaila bidaltzen zizkioten goserik pasa ez zezan. Garai hartan dagoeneko Donostia garestia zela dio. Beste lagun bati ere, astero pakete bat eramaten zioten. Horretaz gain, bere gaineko karguan zuen kidea laguna zuen eta noizean behin etxera gonbidatzen zuen.