15 Ortiz de Zarate gudaostean eta loreontziak

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

José Ortiz de Zarate gudan egon zen 21-22 urte zituela. Gerra ostean Sabina izeneko emakume batekin ezkondu zen. Bilbora joan zen anaia batzuekin hiria defendatzera. Bitartean, familiako beste kide batzuk Gasteizera joan ziren kontrako bandoaren alde. Bilbon gerran zer gertatuko zain zegoela, Deustuko lorezain batengana joan zen bere eskulana eskaintzera. Horrela, landare eta hazientzako ontziak egin zizkion eta horietako batzuk berreskuratu dituzte. Guda ostean, Jose Ortiz de Zarate Gómez de Seguraren jaiotetxea den Sabizarrera joan zen loreontzi berdinekin. Izan ere, 40. hamarkadan, Bizkaiko basotze prozesuan asko erabili zituzten.