13 Ollerias gerrako frentearen erdian

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Haietaz gain, José Fernandez de la Reinoa buztingilea zegoen. Gerra sasoian, 36. urtean, bonbardaketa bat jaso zuten eta egitura hori suntsituta geratu zen. Legution Francoren armada zegoen eta Ubidean Errepublikanoak. Horrela, Ollerias bien tartean zegoen. Ondorioz, gau batean alderdi batekoek etxean sartu eta nahi zutena hartzen zieten. Hurrengo gauean, beste alderdikoak gerturatu eta berdina egiten zuten. Bi alderdien arteko borroka horretan hainbat lehergailu Olleriasen jausten ziren. Familiak banandu egin ziren. Tokiko biztanleek asko sufritu dutela nabari du. Bi alderdiak krudeltasunez jokatu zuten eta sendatu gabeko zauria dela dio.