11 Jantziak eta zapatak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Garaian, arropa ilunez janzten ziren. Emakumeek mantelina («mantillia») jartzen zuten buruan elizara joateko eta «gizakumeek» (gizonek) ezkontzan erabilitako zapata parea bizi guztian zehar erabiltzen zuten eta, normalean, abarkak. Eskuzapia baino apur bat handiagoa zen «eskinekua» erabiltzen zuten apaingarri bezala oin eta hanketan, hankaren tamainaren araberakoa. Hau jarri ostean, abarkak jantzi eta kordelarekin lotzen zituzten. Bustiz gero, sutondoan jarrita hurrengo egunerako lehor egoten zen. Galtza, ordea, horrela lehortzen bazen gogortu egiten zen eta ez zen erosoa, bere ustez. Abarkak etxeko lanetarako erabiltzen zituzten, soilik, kanpoko lanerako arriskutsuak baitziren, labaindu egiten zirelako. Ferminen abarkak aitak egiten zituen eta larruzkoak ziren. Abarka bustien inguruko gora-beherak kontatzen ditu. Abarka-trailak etxean egiten zituzten.