10 Lihoa

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Liho-haria egiteko gurpila ezagutu izan du. Lihozko arropak oso zurrunak zirela dio. Ondoko zelaian liho asko irteten zen. Osabaren etxean zuntzak uretan ikusten zituen eta horri oxina deitzen zioten, errekaren bazter batean zulo bat egin eta bertan izaten zuten denbora batez liho-belarra, kiribilduta. Horren ostean, harri baten aurka kolpatzen zuten bigundu arte.