05 Auzoaren testuingurua. Zubiak

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

90. hamarkadan Olleria auzoa merkataritzarekin zegoen loturik. Bidearen bi alboetan bi zeramika lantegi zeuden, Ortiz de Zaratetarrena bata, Fernandez de la Reinoarena bestea. Bi lantokiak desagertuta daude egun. 1840an bide berri bat eraiki zen Gasteiz eta Bilbo artean eta gurdi ugari igarotzen ziren bide hartatik. 1852an hiru zubi eraiki ziren inguruan: Zubibarri, Ollerietan, 1852an, Martin de Sarazibarren proiektua. Oraindik ere katalogaturik gabe dagoen zubi bat dela dio. Eraiki ziren hiru zubietatik zutik mantendu den bakarra da.