01 Eskulangintzarekin lotura etxean

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Bere aita basozaina zen. Bere ama emakume sortzaile gisa definitzen du. Bere amak biolina jotzen bazekien eta aitonak, Gregorio Pierolak, musika tresna ugari jotzen zuen ere bai, izan ere, erromerietako musikaria zen. Amona berriz, emagina eta otzaragilea zen. Zumitza erabiltzen zuen otzarak egiteko. Nahiz eta administrazio lanerako ikasketak gauzatu zituen, etxean musika, artea eta eskulanak oso gertutik bizi izan ditu.