01 Aita eta ama

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Bere aitak Aniceto zuen izena, Arraburu baserrian jaio eta bizi izan zen. Baserritarra zen. Anai-arreben artean seme zaharrena zenez, baserrian geratu zen. Hiru anaia eta bi arreba zituen eta seiren artean azkenekoa 87 urterekin zendu zen. Ama, Jovita Elorza, «Arrixola» auzokoa zen. Bilbon hezi zen arren, baserritarra zen.