26 Hildakoak lurperatzea

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Elosun, nitxoak auzolanean egiten ziren. Pertsona bat gaixotzen zenean ingurua adi egoten zen, hau egiteko prest. Sabina Castañaresek bere gorpua erretzea eta errautsak baratzean botatzea nahi zuen. Beste askorekin gaur egun egiten den bezala, azkenean, Castañares erre eta nitxo batean sartu zituzten bere errautsak. Zeramikari loturik, ermitetako kofradien inguruko ikerketa bat egin zuten. Auzokideak kofradietan antolatzen ziren hildako pertsona baserritik hilerrira eramateko eta errituak egiteko. Laudioko San Roke kofradian 1591an, Trentoko Kontzilioaren ostean, dekalogo bat egin zuten. Trentoko Kontzilioan heriotza-errituak eta kofradien antolaketa zehaztu ziren. Hala eta guztiz ere, honen aurretik kofradien existentzia bazegoela dakite, zeramika erritu eta antolaketa horren guztiaren arrastoa delako. Kofradia ezberdinen izenak botatzen ditu.