19 Herri dinamikak

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Udala Legutio da. Gainerako herriek independente funtzionatzen zuten. Gizonezkoak auzolanean aritzen ziren, ondorioz, emakumezkoek ezin zuten Junta Administratiboetara joan. Blanka Legutiora mugitu zenean, bera izan zen herrian erroldatu zena. Hori dela eta, bera zen batzarretara joan behar zuen etxeko-kidea. Hala ere, herritarrek oztopo ugari jarri zioten. Horietako batzuk kontatzen ditu gainetik. Nahiz eta batzarretara joatea lortu zuen, erabaki guztiak larunbatetako karta partidan hartzen direla dio eta, partida hauetan, gizonezkoak soilik aritzen dira. Elosu herriaz ari da. Legutio, nahiz eta Legutioko herriaz gain inguruko herriak ere hartzen dituen, oso urrun sentitzen dute.