05 Edateko eta arropa garbitzeko ura

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Etxeberriak lau edo bost urte zituela ailegatu zen ura etxera. Baserri inguruan urik ez zegoenez, kalera joaten ziren arropa garbitzera. Elurra egiten zuenean, etxetik bostehun metrora iturri bat sortzen zen eta bertatik hartzen zuten ura. Ganadua ere bertara eramaten zuten. Arropa garbitzeko bi harri omen zeuden eta emakumeek hobea zena hartzeko borroka egiten zutela kontatzen du. Bera gaztea zenean, astoz jaisten zuen arropa kalera. Etxean ura jarri aurretik, edateko ura etxetik berrehun metrora zegoen iturri batetik hartzen zuten.