03 Ama izatea

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Legutiora beste bi lagunekin ailegatu zen. Ordurako ama zen eta bi alaba zituen. Lehenengo alabaz haurdun geratu zenean lanik gabe geratu zen eta inork ez zuen ama izateko adinean zegoen emakumerik kontratatu nahi. Buztingintzarekin hasi zenean bere lanbide bilakatzea erabaki zuen, bere bizitzari zentzu berri bat emanez. Goizean goiz alabak eskolan utzi eta goiz guztia lanean eman ondoren haien bila joaten zen.