02 Buztingintzan hastea

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Buztingintzaren bitartez ailegatu zen Legutiora. Ollerietan Jose Ortiz de Zarate zegoen. Garaian, Enrique Ibabe ikertzaileak Notas sobre ceramica popular vasca liburua idatzi zuen. 1993an, museoa zabaldu zutenean liburua bireditatu egin zuten. Ibabe herriz-herri ibili zen Euskal Herrian buztingintzak izan zuen papera azalduz. 90. hamarkadan, ofizioak galtzen ari zirela ikustean, Bizkaiko Aldundiak dirulaguntzak ematen zituen hauek ikasi ahal izateko. Gómez de Segurak hauetako bat eskatu zuen. Honi esker Legution buztingintzaren inguruko ikerketa lan bat gauzatu zuen eta bertan geratzea erabaki zuen.