00 Aurkezpena eta ibilbidea

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Bere burua aurkezten du. Bere ama, Jesusa Pierola, Torralba del Ríokoa zen, Kodeseko mendilerroan kokatua. Bere aita, Gerardo Gómez de Segura, Ibernalokoa zen, mendilerroaren beste aldekoa. 1940-42an bere aita mendiko zaindari gisa joan zen Zubizabalera, Zeanuriko udalaren menpe dagoen etxera, “guardan etxie”. Gómez de Seguratarrak Ubideara joaten ziren eskolara. Egun Ollerietan bizi da, Elosu herriko lehenengo auzoa da, Araban sartzerakoan. Zazpi urte zituela Markinara joan ziren. 1980An, Jose Ortiz de Zarate buztingilearekin ofizioa berreskuratzeko asmoz, itzuli zen Arabara.