36 Bolo-jokoa

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Bailarako herri guztietan bolo-jokoa dute. Gizonezkoen jokoa izan den arren, azkeneko urteetan emakumezkoak sartu dira. Herrien artean txapelketak egiten ziren eta Elosuko taldea trebea omen zen. Txapelketa Elosun egiten zenean, etxe bakoitzak patata-tortilla bat prestatu eta hamaiketakoa egiten zen. “Bolarien” emakumeak kexu ziren tortilla prestatu behar zietelako gizonezkoei. Ez daki zein den gaur egungo taldearen egoera ez bait du honen inguruan gehiegi entzuten. Badaki herri arteko txapelketa festetan ospatzen dutela.