13 Janaria

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Bazkaltzeko babak eta fruta jaten zituzten. Jaietan txorizo zati txiki bat jateko aukera zuten. Afaltzeko, berriz, salda eta, denboraldia zenean, gaztaina erreak edo egosiak. Gosaltzeko esnea edaten zuten. Artzain ibiltzen zen bitartean “pagorria” (pagotxa, pagazia) jasotzen zuen eta etxean gorde, baina mendira itzultzen zenerako beste batek hartua zuen. Gosea pasatzen zuela dio. Basa-“mailukiak” (marrubiak) jaten zituela dio.