12 Traila eta haria egitea

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Txikitan trailak eta haria egiten ikasi zuen urtebete mugitu gabe egon behar izan zuelako ebakuntza baten ostean. Amaren aldeko aitonak erakutsi zion haria egiten, trailatzen, berriz, auzokide batek. Artileari orrazi moduko batekin korapiloak kendu ostean, “mahatila”rekin (txaratila) egiten zen haria.