Vital Fundazioaren proiektu honek, Arabako kuadrillen eta udalerrien lankidetzarekin eta Labrit Ondareko laguntza teknikoarekin batera, gure adinekoek, oroimenez aberatsak zirenek, gordetzen zuten jakintza-emari horren guztiaren transmisioa bermatu nahi du.
Benetako altxorra, gure ondarerik aberatsena. Bildutako testigantzen bidez historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako bat ezagutzeko aukera emango du.
Arabako herrietako iruditeria kolektiboaren, ohituren, tokiko hiztegiaren, jaien edo barne-historiaren parte izan diren bizipenak.
Ezagutza tradizionalei, sinesmenei, erritualei, praktika zeremonialei, antzezpenei, elikatzeko moduei, soinu eta musika-adierazpenei, soziabilitate kolektiboari eta erakundeei buruzko testigantzak bildu ditugu.
Bilduma lanak, metodologia zientifiko eta antropologikoarekin, ondare immaterialaren arloan erreferentea den Labrit Ondareko taldeak egin ditu.
Azken ehun urteetan Araban izandako bilakaerarekin zerikusia duten gaien arabera hautatutako pertsonek ikus-entzunezko formatuan aurkeztu dute beren testigantza. Gure herrien eta biztanleen XX. mendeko erretratua osatzen duten grabazioak.
Pertsona hauei egindako elkarrizketen emaitza gisa, bisitatzen ari zaren webgune honek material horren guztiaren azterketa xehatua egiteko aukera emango du.
Apurka-apurka, Arabako kuadrilla guztien testigantzak bilduko dira, denboran iraungo duen aparteko mosaiko bat osatuz.
Kuadrillak

Gai nagusiak

Etxea, familia eta eguneroko bizitza

Ospakizunak eta kultur adierazpenak

Bizitzaren faseak

Lanbideak eta lanpostuak

Erlijioa
