18 Ortiz de Zarate Castañares etxeko harremanak

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

José Ortiz de Zarate eta Sabina Castañares auzokideak ziren eta hala ezagutu zuten elkar. Ezkondu zirenean, Sabinak 25 urte zituen, garai hartarako oso heldua zen hori. Dotore jantzita ezkondu ziren. Gordeta duen argazkia deskribatzen du. Jose Ortiz de Zarateren aitak izan zituen hiru emaztegaiak azaltzen ditu. Osotara hamahiru seme-alaba izan zituen eta José guztietan zaharrena zen. Alaben artean batek ere ez zuen buztingintzan lan egin. Ezkondu eta etxetik irtetea zen haien helburua. Semerik helduena baserriarekin geratzen zela ezarrita zegoenez, gainerako seme-alabek ahal bezain pronto bertatik alde egiten zuten. Krisadetan joaten zen irtenbideetako bat, Bilbora. Sabinaren ustez, gizartean hiru aurrerapauso eman ziren haien bizi-baldintzak hobetu zituenak: «educación, sanidad y jubilación». Baldintza gutxirekin guraso zaharrak zaintzeko betebeharra oso gogorra zen garai hartan.