16 Jakinmina eta zeramikari esker jakintza berriak lortzea

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Gómez de Seguraren ustetan, ezagutzen ez duguna ez dugu maitatzen, hain zuzen, ezagutzen ez dugulako. Hala ere, begiradak intentzioz eta kuriositatez beterik egon behar duela dio. Bere bizitza, zeramikari loturik egon da eta honi esker gauza asko jakin dituela dio. Horrela, hainbat zientzialarirekin ibili da lanean zeramika-arrastoek utzitako aztarnak aztertuz.