09 Olleroen lanbidea. Anekdota

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Garaian, «ollero» izateak, lanbide bakar horretan jardutea esan nahi zuen eta familia osoa aritzen zen horretan. Egiteko ezberdinak zeuden: buztina jaso, basoan erregaia hartu… Egiteko guztien ostean, ez zuten bestelako jarduerarik gauzatzeko astirik. Labekada bakoitzeko bi hilabeteko produkzioa ateratzen zen, zortzi mila pieza inguru. Hau atera eta Bilbora bidean sartzen zuten ekoitzitakoa. Hondatutako piezen trukean elikagaiak lortzen zituzten. Salmentan jasotako diruaren bitartez beste gai batzuk ere erosten zituzten. Anekdota gisa kontatzen du, Jose Ortiz de Zarateren aitak, Bilbon, zapata zakukada bat erosita itzultzen zela etxera.