04 Ortiz de Zarateren lantokia

BLANKA GÓMEZ DE SEGURA PIEROLA

Jose Ortiz de Zaratek bide ertzean etxe zahar bat zuen. Oilategia zuten bertan eta toki berean egiten zuten lan tornuarekin. Bi ziren Ortiz de Zarateren ikasleak: Joseba Gamarra gasteiztarra eta bera, markinarra. Neguan oilategian izugarrizko hotza pasatzen zutela esaten du. Etxe hau dagoeneko ez dago zutik.