74 Errota eta Guardia Zibilaren ikuskapenak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Auzoko errota haiena zen. Guda denboran, Guardia Zibilak errotan sartu eta harriak bueltak ematea galarazteko zerbait jarri zuten. Landa-eremuko toki ezberdinetan janaria ezkutatzen zuten, etxean izanez gero, Guardia Zibilek hartuko baitzuten. Astean bitan joaten ziren etxea miatzera eta nahi zuten oro eramaten zuten. Hori dela eta, aurreztutako dirua oilategian gordetzen zuen.