70 Gerra Zibilean ihes egindakoak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Frontetik ihes egin zuen jende asko zegoen. Frantziara igarotzeko asmoa zuen pertsona bat topatu zuten txabola batean ezkutaturik. Behin tiroak entzun zituen eta izuturik txabolatik irten zen korrika eta moztu egin zen. Honen ondorioz hil egin zen. Jende askok, gerra galduko zutenaz sinetsita Francoren aldeko bilakatu ziren. Anekdota moduan kontatzen du nola ferietan jakin zuen familia batek alderdiz aldatzea erabaki zuela eta «txaketero» deitzen zituztela. Jende askok itsasora salto egin omen zuen etsaiaren eskuetan ez erortzeko eta beste asko kartzelan sartu edo fusilatu egin zituzten.