69 Frontean hildakoen gorpuak lurperatzea

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Frontean hiltzen zen jendea mendian lurperatzen zuten. «Kastillu» izeneko toki batean lurperatu gabeko gorpu bat omen zegoen kutxa baten barruan. Beste hainbat gorpu postura zehatzetan lurperatu zirela ere esaten du eta gorpu asko lurperatu ziren arren, beste asko lurperatu gabe geratu ziren. Txakurrek hezurrok atera izan dituzte. Hainbat familia kidek gurutzeak jarri izan dituzte haien senideak lurperaturik dauden tokietan.