49 Oilarraren kondaira

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Otxandiok eta Aramaiok, lur-eremu baten jabetza norena zen argitzeko bi oilarren arteko lehiaketa egin zuten. Bi oilarren artean kukurruku lehenago zeinek egingo zuen zetzan lehiak. Oilarraren kukurrukua eragiteko, kondairak dionez, Otxandiokoek kandela bat piztu zuten animaliari egunsentia zela sinetsarazteko. Horrela, lur-eremua Otxandiorena izatera igaro zen.