47 Sorginen istorioak, Anbotoko Dama eta arimak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Gaztea zenean Urkiolara beti oinez joaten zen. Bideko bazter batean, harri azpian, Anbotoko «Señoria» (andrea, emakumea) ezkutatzen zenaren sinesmena zegoen. Ikazkina zeneko beste kontakizun bat kontatzen du: Otxandio herriak, festak zirelarik, bonbardaketa bat jaso zuen, bertan ziren herritar guztiak hilez. Sorginak kobazuloetan gordetzen zirenaren sinesmena zegoen eta bere amak, erlijio kristauaren eraginpean, arimak existitzen zirela sinisten zuen eta Ferminek kontran egiten zionean emakumea harekin haserretzen zen. Bere amaren anaietako bat fraidea zela azaltzen du, Aita Santuarekin egon zen pare bat urtez eta Francisco Francoren inguruan meza ematen zuen Madrilen eta honek eragin handia omen zuen emakumearen sinesmenetan.