45 Euskara eta gaztelera

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Euskara da bere ama hizkuntza eta gaztelaniaz soldaduskan soilik hitz egiten zuela dio, makal. Gutxi ibiltzen ziren herrian («kalean») eta kaletar batzuek gaztelaniaz egiten bazuten ere, ez ziren haiekin gehiegi harremantzen. Eskolan ere ez zioten gehiegi irakatsi. Egunez etxean lan egin behar izaten zuenez, gauez ordu bat gerturatzen zen irakasle batengana. Halere, kaletar gehienek euskaraz egiten zuten. Ondoko baserri bateko auzokideek gaztelaniaz egiten zutela dio eta honen zergatia baserritar bat kaleko batekin ezkondu zelako izan zela azaltzen du.