39 Ikazkinak eta egurketariak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Aitarekin ikatza egiten egin zuen lan. Horren ostean, sei urte inguru ibili zen basoan zuhaitzak mozten. Lanbide honetan enborrak eskuz kargatu behar izaten zituzten kamioira. Bi lanbideetan, basoko txaboletan lo egiten zuten. Ikazkinen kasuan, txabola txondorraren ondoan zegoen kokaturik. Pertsona bat baino gehiagok egiten zuten lo txabola berean eta baba beltzak jaten zituzten, ardoaz lagundurik. Txondorra baserrikoa zen arren, ikatza saltzeko egiten zuten, pagoa erabiltzen zuten horretarako eta aizkoraz edo zerraz mozten zituzten. Gauean zehar txondorra zaindu beharra zegoela ohartarazten du, hau egin ezean, ikatza erre eta galdu egiten baitzen. Egindako ikatza kamioi batean sartu eta honek lantegi ezberdinetara eramaten zuen. Egurra mozten lan egin zuenak norberarentzako egiten zuen lan. Guda ostean, kuadrilla asko ibili ziren ikatza egiten eta Ferminek pare bat pasadizo kontatzen ditu.