08 Logelak

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Baserriak lau logela zituen. Neskak gela baten zeuden, mutilak beste batean. Gaur egungo gelak oso ezberdinak omen dira, konpondu egin baitzituzten. Koltxoiak artilezkoak ziren. Estaltzeko mantak erabiltzen zituzten arren, neguan hotza izaten zutela dio. Idien buruko ilea ere erabiltzen zuten berotzeko. Baserri ondoan dagoen mendi tontorra esanguratsua omen zen guda-garaian. Lehenik «bertakoak» egon ziren bertan gordeta. Ondoren, Guardia Zibila. Horrela, hotz zirenean baserrira jaitsi eta zituzten manta guztiak kentzen zizkieten. Euskaldunak izateagatik zigortzen zituztela dio. Alboko auzoko (Gantzagaro) emakume bat hotzak jota hil omen zen. Haien aurretik, seguruenik, jendea are okerrago biziko zela uste du.