07 Errota

FERMÍN ETXEBARRIA ELORZA

Data ziurtatu ezin duen arren, 1921 edo 1928an irina egiteko errota jarri zuten herrian eta, horri esker, argindarra zuten etxean. Guda-garaian errota gauez ixtera beharturik zegoen eta Guardia Zibilak ingurua zaintzen zuen. Gaueko ordubietan joaten ziren errotara ezkutuka, beldurrez. Guardia Zibilak etxea erregistratzen zuen. Baserriko oilategian «uruna» (irina) gordetzen zuten eta hezetasuna dela eta, azkenean hondatu egiten zen. Harrapatuz gero, etxea kentzeko arriskua zegoela dio.